Arte Eszenikoen eta Musikaren Dokumentazio Zentroa (CDAEM) 2019an jaio zen apirilaren 14ko CUD/428/2019 Aginduaren bidez. Horren bitartez, Arte Eszeniko eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) bi dokumentazio zentroak uztartzeko proiektua zehazten da.
CDAEMen xedea da “batetik, Espainiako antzerki eta musikaren esparruan sortutako material artistiko, grafiko, dokumental eta ikus-entzunezkoak biltzea, sistematizatzea, gordetzea eta zabaltzea, eta ikertzaileen, artearen arloko profesionalen, hezitzaileen eta, oro har, herritarren esku jartzea; eta, bestetik, azterketa estatistikoak edo bestelakoak egitea haiek kontserbatzeko, aztertzeko eta haien balioa azpimarratzeko”. CDAEMek aurreko dokumentazio zentroetan egiten zen babeste lan zorrotzarekin jarraitzen du, eta, aldi berean, bai digitalizazioaren erronkari bai XXI. mendeko erabiltzaileen irisgarritasun eskakizunei aurre egiteko behar den berrikuntza bermatzen du.
Helburu horrekin, bere funtsen irisgarritasuna hobetzen ari da zentroa, teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak baliatuz (webgunea, argitalpen elektronikoa, digitalizazioa, baliabideen hedapen zabala…) eta funtsak ezagutarazteko proiektuak martxan jarriz, horiek baitira gure antzerki eta musikaren ondarearen lekuko zuzenak.
Egun, CDAEMeko zuzendaria Javier de Dios da.
Historia
Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak eta Musika eta Dantzaren Dokumentazio Zentroak —biak ere INAEMen menpekoak— bat egitearen ondorioa da CDAEM.
Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa (CDT) 1971n sortu zen sortu zen Estatuko artxiboetako arte eszenikoen inguruko dokumentuak gordetzeko. Hala, Espainiako Antzerki Nazionalak eta Jaialdiak (desagertu arte hainbat ministerioren mendekoa izan zen erakunde autonomoa) funts fotografiko, fonografiko eta inprimatuak (kartelak, programak…) oinordetzan jaso zituen, liburutegi funts zabalarekin batera. Harrezkero, funts horiek handituz joan dira, askotariko erosketen eta dohaintzen bidez.
Lehen urteetan, CDTk Vicente Amadeo izan zuen buru, Ganbera eta Entseguko Antzerki Nazionalaz ere arduratzen zena. 1979an, Cesar Oliva zuzendaria zenean, erakundea antolatu zen egun ezagutzen dugun moduan.
Bere ostean Moisés Pérez Coterillo heldu zen, eta CDTk erreferentziako aldizkari bat editatu zuen hamar urtez (1983-1992), Espainiako hamarkada horretako antzerkia ulertzeko: El Público.
Goiburu honekin lotuta, zentroak hainbat argitalpen eskaini zituen urte horietan, hala nola Cuadernos teatrales; antzerki lanak; Guía Teatral de España; eta Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa adierazgarri nagusietako bat: El Anuario Teatral.
Andrés Peláezek CDTko zuzendari kargua hartu zuen 1993an, eta aldi berean Almagroko Antzerkiaren Museo Nazionaleko zuzendaria izan zen. Peláezek abian zeuden proiektuekin jarraitu zuen, eta erreferentziakoa den Historia de los Teatros Nacionales editatu zuen.
1996an, Pérez Coterillo CDTra bueltatu zen, zuzendari, baina kargua hartu eta hilabete gutxira hil egin zen. Bere ordez, Cristina Santolaria izendatu zuten zuzendari, berriz ere urtekariei (Anuarios) ekin ziena eta hainbat argitalpen berreskuratzeko programa zabala garatu zuena, beteak beste, La historia, antología e índices de Primer Acto, El Público eta hainbat azterlan monografiko. Aldi berean, “Calderón de la Barca” sariak erregulartasunez argitaratzen hasi ziren.
2000. urtean Julio Huélamo heldu zenean, lan ildo hauetako askok aurrera jarraitu zuten, multimedia edukiak zituzten edizioekin osatuta, hala nola Teatro en guerra eta Retratos en Blanco y Negro (Antzerkiko karikaturak).
Aldi berean, antzerkiko aldizkarien telekopia digitalizatuak editatzeari ekin zitzaion: El Público, Teatro, Yorick, Pipirijaina, El Teatro (1900-1905 eta 1909-1910).
Formatu digitalen aldeko apustu hau Revista Digital de la Escena aldizkarian islatu zen, 2011n aurkeztutako webgunearen germena eta milioi bat dokumentu digitalizatu inguru eskaintzen dituen kudeatzaile dokumental aurreratu baterako plataforma; bai eta Don Galán, Figuras eta Documentos para la Historia del Teatro Español bezalako aldizkari digitaletan ere.
2016an aurrerapauso garrantzitsua eman zen, Teatroteca sortu baitzen. Ikus-entzunezko grabazioen lineako mailegu zerbitzu aitzindaria da, eta egun 1.600 daude eskuragarri (funtsean, guztira, 10.000 daude).
Musika eta Dantzaren Dokumentazio Zentroaren (CDMYD) hastapenei buruz hitz egiteko, 1978. urtera jo behar dugu. Urte hartan sortu zen Musika Dokumentazioaren Zentro Nazionala, eta Antonio Iglesias izan zen lehen zuzendaria.
1985ean, Jacinto Torresen zuzendaritzapean —Musika Dokumentazioaren Zentroa izenarekin—, Kulturako Estatu Idazkaritzaren barruan sartu zen, INAEMen bidez. 1991n Antonio Álvarez Cañibanok hartu zuen bere gain zuzendaritza, eta bost urte geroago, dantza atala gehituta, zentroak Musika eta Dantzaren Dokumentazio Zentroa izena hartu zuen.
Garai hartan, zentroak zenbait datu base sortzera bideratu zuen bere lana, eta horien artean honako hauek dira nabarmentzekoak: Recursos Musicales en España, Estrenos de Música en España, Recursos de la Danza, BIME edo Bibliografía Musical Española, besteak beste.
Espainiako musikaren azterketarako iturrien ondarea berreskuratzea izan da zentro honek burututako lanetako bat eta horren erakusgarri dira Diccionario de efemérides de Baltasar Saldoni, Historia de la Música en España edo Manuscrito Novena liburuen faksimile edizioak, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan burututako beste argitalpen asko ere. CDMYDek informazioaren eta musika dokumentazioaren arloko erakunde garrantzitsuekin ibili da elkarlanean, bai maila nazionalean, adibidez, AEDOMekin ( Espainiako Musika Dokumentazioaren Erakundea), bai nazioartean, IAMIC (International Association of Music Information Centres) eta IAML (International Association of Music Libraries) elkarteetako kidea baita.
Argitalpenen artean aipagarriak dira “El Quijote y la Música”, “La música en tiempos de la Constitución de Cádiz”, Espainiako dantza jardueraren erregistroa diren “Pasos” urtekariak edo Mapa del patrimonio musical en España eta Mapa del patrimonio de danza en España monografikoak, bai eta Colecciones españolas de instrumentos musicales ere.
Halaber, CDMYDek erakusketak antolatu eta horietan parte hartu du Espainiako eta atzerriko hainbat hiritan, adibidez: Actualidad del libro de música en España; 50 años de la Orquesta Nacional de España; Oscar Esplá y la música de su tiempo; eta Imágenes para la Lírica. El teatro musical español a través de la estampa; Vicente Escudero, imagen de un legado; eta Ritmo para el espacio. Horrez gain, zentroan gordailututako zenbait legaturen kudeaketaz ere arduratzen da CDMYD.
2002. urteaz geroztik, zentroak ISMN (International Standard Music Number) kodearen Espainiako Agentzia kudeatzen du. ISMNa da notatutako musika argitalpenak modu unibokoan identifikatzeko erabiltzen den nazioarteko zenbakia, hura saltzeko, mailegatzeko, dohainik zabaltzeko edota egile-eskubideetarako.
Base honek 24.000 erregistro bibliografiko inguru dauzka, Espainian 2002. urtetik aurrera editatu diren eta notatutako musika duten argitalpenekin.
CDAEMeko langileen artean dokumentalistak, liburuzainak, artxibozainak, komunikatzaileak, ikus-entzunezko teknikariak, administrariak eta antzerki, zirko, musika eta dantzako adituak daude.
Zuzendaritza
Javier de Dios
Administrazioa
Cristina González
Alberto Martín
Webgunea eta eduki digitalak
Sara Akkad
ISMN agentzia
Marta Fernández
Artxiboak
Mar Gómez Jiménez
Daniel Herranz Barnés
Ikus-entzunezkoak
Daniel Alonso
Alejandro Arroyo
Juan Antonio Ávila
José Manuel Bonilla
José Antonio Carrascosa
Ignacio Checa
Carlos Díaz Pugnaire
Juan Carlos Gil
David González
Eduardo Lamamie de Clairac
José Martín
María Serrano
Javier Suárez
Liburutegia eta erabiltzaileak
Luis Eugenio
Pilar García
Paloma E. Gimeno
Berta Muñoz
Pedro Ocaña
Ana Isabel Villajos.
Komunikazioa eta edukiak
José Ramón Fernández
Esther Montero
ZIRKU ETA ANTZERKI
dokumentazioa
Adoración Casas
José Luis González
Covadonga Iglesias
Ana Isabel Martínez
Mar Parra
DANTZA dokumentazioa
Rosana López
MUSIKA dokumentazioa
José Ignacio Cano
Montserrat García
María José González
Cristina Marcos
Eugenio Gómez del Pulgar
Ordenanza
Carlos Molano