Historia

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa (CDT) izan zen INAEM institutuko bi dokumentazio zentroetatik abian jarri zen lehena; 1971. urtean sortu zen Estatuko artxiboetako arte eszenikoen inguruko dokumentuak gordetzeko. Honela, Antzerki Nazionalen eta Espainiako Jaialdien (desagertu arte hainbat ministerioren mendekoa izan zen erakunde autonomoa) funts fotografiko, fonografiko eta inprimatuak oinordetzan jaso zituen, liburutegi funts zabalarekin batera.

Vicente Amadeo izan zen CDT zentroaren lehen zuzendaria. 1979. urtean, César Olivak hartu zuen zuzendaritza eta, 1983an, Moisés Pérez Coterillo izendatu zuten zuzendari. 1983tik 1993ra bitartean, CDT zentroak aldizkari bat editatu zuen, erreferente bilakatu zena hamarkada hartako Espainiako antzerkia ulertzeko: “El Público”. “El Público” aldizkariaren ildotik, CDT zentroak hainbat argitalpen eskaini zituen urte horietan, hala nola “Cuadernos teatrales”; “Las obras teatrales”; “La Guía Teatral de España”; eta zentroaren adierazgarri nagusietako bat: “El Anuario Teatral”.

1993. urtean, garai hartan Almagroko Antzerkiaren Museo Nazionaleko zuzendaria zen Andrés Peláez izendatu zuten CDT zentroko zuzendari, eta hark jarraitu zituen abian zeuden lanak, “Historia de los Teatros Nacionales” argitalpen garrantzitsua editatzeaz gain. 1996an Moisés Pérez Coterillo zuzendaritzara itzuli zen, baina postua hartu eta hilabete gutxira hil zen. Hura ordezkatzeko, Cristina Santolaria iritsi zen zuzendaritzara. Cristina Santolariak berriz ere ekin zien urtekariei (Anuarios) eta hainbat argitalpen berreskuratzeko programa zabala garatu zuen, beteak beste, “Historia, antología e índices de Primer Acto”, “El Público” eta hainbat azterlan monografiko. Aldi berean, “Calderón de la Barca” sariak erregulartasunez argitaratzen hasi ziren.

CDT zentroaren digitalizazioa eta Teatrotecaren sorrera

2000. urtean, Julio Huélamo iristearekin batera, lan ildo hauetako askok aurrera jarraitu zuten, multimedia edukiak zituzten edizioekin osatu zirenak, eta, aldi berean, antzerki aldizkari digitalizatuen faksimile edizioen plan bat abian jarri zen: “El Público”, “Teatro”, “Yorick”, “Pipirijaina”, “El Teatro (1900-1905 eta 1909-1910)”. Formatu digitalen aldeko apustu hau hainbat ahaleginetan islatu zen: “Revista Digital de la Escena” aldizkarian, milioi bat dokumentu digitalizatu inguru eskaintzen zituen kudeatzaile dokumental aurreratu baten abiaraztean, eta “Don Galán”, “Figuras” eta “Documentos para la Historia del Teatro Español” argitalpen digitalen modukoetan. 2017an, TEATROTECAren sorrerarekin, aurrerapauso bat eman zen. Izan ere, ikus-entzunezko grabaketen lineako mailegu zerbitzu aitzindaria izan da, zentroko ikus-entzunezko funtsetara sarbide geroz eta zabalagoa eskaintzen duena.

Musika eta Dantzaren Dokumentazio Zentroa

1978. urtean, Antonio Iglesiasen zuzendaritzapean, sortu zen Musika Dokumentazioaren Zentro Nazionala eta 1985. urtean, Jacinto Torresen zuzendaritzapean, sortu zen Musika Dokumentazioaren Zentroa izan ziren Musikaren Dokumentazio Zentroaren aurrekariak. 1991. urtean, Antonio Álvarez Cañibanok hartu zuen bere gain zuzendaritza. 1996an, dantza atala sortu zen eta zentroak Musika eta Dantzaren Dokumentazio Zentroa (CDMYD) izena hartu zuen. Zentro honek hainbat datu baseren sorreran jarri zuen lehentasuna, hauen artean bereziki nabarmenak izanik: Recursos Musicales en España, Estrenos de Música en España, Recursos de la Danza, BIME edo Bibliografía Musical Española, besteak beste. Horien bitartez, CDMYD zentroak bigarren mailako dokumentuak sortzen ditu, hala nola indizeak, errepertorioak eta katalogoak, hartara erabiltzaileak zentroko funtsetara sartzea erraztuta.

Dokumentuen erregistroa eta beste erakundeekin lankidetza

Espainiako musikaren azterketarako iturrien ondarea berreskuratzea izan da zentro honek burututako lanetako bat eta horren erakusgarri dira “Diccionario de efemérides de Baltasar Saldoni”, “Historia de la Música en España” edo “Manuscrito Novena” liburuen faksimile edizioak, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan burututako beste argitalpen asko ere. Argitalpenen artean aipagarriak dira “El Quijote y la Música”, “La música en tiempos de la Constitución de Cádiz”, Espainiako dantza jardueraren erregistroa diren “Pasos” urtekariak, edo “Mapa del patrimonio musical en España” eta “Mapa del patrimonio de danza en España” monografikoak, eta “Colecciones españolas de instrumentos musicales” ere.

Halaber, CDMYD zentroak erakusketak antolatu eta erakusketen instalazioan parte hartu du Espainiako eta atzerriko hainbat hiritan: Actualidad del libro de música en España; 50 años de la Orquesta Nacional de España; Oscar Esplá y la música de su tiempo; Imágenes para la Lírica; El teatro musical español a través de la estampa; Vicente Escudero, imagen de un legado; Ritmo para el espacio, etab. Zentroan gordailututako zenbait legaturen kudeaketa ere burutzen diren lanen artean aurkitzen da.

2002. urteaz geroztik, zentroak ISMN (International Standad Music Number) kodearen Espainiako Agentzia kudeatzen du. ISMNa da notatutako musika argitalpenak modu unibokoan identifikatzeko erabiltzen den nazioarteko zenbakia.

Harremanetarako datuak

Arte Eszenikoen eta Musikaren Dokumentazio Zentroa (CDAEM)

Helbide elektronikoa: cdaem@inaem.cultura.gob.es
T: 91 353 39 41 / 91 050 53 14
Calle Alfonso XII, nº 3-5. Edificio B 28014  Madrid

CDAEM

2018an, Javier de Diosek hartu zuen Antzerkiaren Dokumentazio Zentroaren zuzendaritza eta INAEM institutuak ordura arte zeuden bi dokumentazio zentroak bateratzeko proiektua zehaztu zuen. Honela, 2019an, apirilaren 14ko CUD/428/2019 Agindu bidez, sortu eta arautu zen Arte Eszenikoen eta Musikaren Dokumentazio Zentroa (CDAEM), haren xede espezifikoak izanda “Espainiako jarduera eszenikoaren eta jarduera musikalaren inguruan sortzen diren material artistiko, grafiko, dokumental eta ikus-entzunezkoak biltzea, sistematizatzea, gordetzea, hedatzea eta ikertzaileen, sektore artistikoetako profesionalen, hezitzaileen eta herritarren eskura jartzea, bai eta guzti horiek babesteko, aztertzeko edo horien balioa azpimarratzeko balio duten azterlan estatistikoak edo bestelako azterlanak burutzea ere”.

Xede hauek bat datoz, oro har, CDMYD eta CDT zentroek burututako lanarekin, beraz, dokumentuen babesaren lan garrantzitsu eta zorrotzaren jarraitasuna bermatu egin da eta, aldi berean, beharrezko berrikuntza barne hartu da, CDAEM dokumentazio zentroa XXI. mendeko erakundea izan dadin. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten tresnei esker (webgunea, argitalpen elektronikoak, gure baliabideen hedapen zabala…) gure funtsen irisgarritasuna hobetzeaz gain, uneko eta etorkizuneko proiektuak planteatzen ditugu, zentroak kalitateko zerbitzu publikoa eskaini diezaien, ez bakarrik mundu akademikoari eta arte eszenikoen eta musikaren profesionalei, baizik eta gizarte osoari ere. Gure aburuz, orain eta iragan eszeniko eta musikal erkide baten testigantza diren gure funtsen balioa azpimarratzeko eta ikusgarritasunerako lan egitean, eta funts horiek erabiltzaileengana hurbiltzeko eduki berriak sortzean, gure kultura ondarearen zati ordezkaezina partekatzen ari gara.

Taldea

Lan taldearen kideen artean baditugu dokumentalistak, artxibozainak, komunikatzaileak, antzerkian, zirkuan, musikan eta dantzan adituak, ikus-entzunezko teknikariak eta langile administratiboak. Horien guztiaren konpromiso eta lanari esker, CDAEM zentrora funtsak kontsultatu edo funtsez gozatzera etorri nahi duten pertsona guztiek (zaleak, ikasleak, irakasleak, ikertzaileak, profesionalak, etab.) bermatuta izango dituzte arreta, aholkularitza eta behar dituzten dokumentuetara sarbidea; edo, beste era batera esanda, gure arte eszenikoen eta musikaren memoria eta orainaren inguruko ezaguera zuzena.

 

ZuzendaritzaJavier de Dios López
AdministrazioaAlberto Martin Simón
Cristina González García
Webgunea eta eduki digitalakSara Akkad Galeote
ISMN agentziaMarta Fernández Sandín
ArtxiboakMiguel Ángel Hermida Jiménez
Daniel Herranz Barnés
Lourdes Morales García
Mar Gómez Jiménez
Ikus-entzunezkoakAna Llorente Javaloyes
Carlos Díaz Pugnaire
Daniel Alonso Belda
Unidad Técnica de Audiovisuales del Centro de Tecnología del Espectáculo
Liburutegia eta erabiltzaileakPilar García Ledesma
Berta Muñoz Cáliz
Pedro Ocaña Triguero
María Serrano Rubio
Ana Isabel Villajos Heras
Paloma Erika Gimeno Riveiro
Luis Eugenio Muñoz
KomunikazioaJosé Ramón Fernández Domínguez
Esther Montero Montes
Zirku eta antzerki dokumentazioaLola Puebla López-Sigüenza
Ana Isabel Martínez Colino
Covadonga Iglesias Pastrana
Jose Luis González Rodriguez
Mar Parra Martínez
Dantza dokumentazioaRosana López Fernández
Montserrat García González
Musika dokumentazioaCristina Marcos Patiño
Eugenio Gómez del Pulgar
María José González Ribot
José Ignacio Cano Martín

Harremanetarako datuak

Arte Eszenikoen eta Musikaren Dokumentazio Zentroa (CDAEM)

Helbide elektronikoa: cdaem@inaem.cultura.gob.es
T: 91 353 39 41 / 91 050 53 14
Calle Alfonso XII, nº 3-5. Edificio B 28014  Madrid